XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MAJIZIENA
Utzi nezazu zure bihotzaren hunkitzera
gero eranen deizut bertan haren izena,
Jenebieba deitzen duzu Frederiken alaba,
goaxka eztuzia egin benturaz beantxka,
bena etzitila deskuaja unguratuko da errota
Sipoi kondenatuko du nula Abrahamek bere seme Isak.

Orai ikusten dit klarki zien izatia,
Sipoi hileraz eta Jenebieba dukezu suria.

GOLLO
Otoi, egin izadazut errota horen unguratzia,
amorekatik eta ikus dizogun beste aldia,
nahi deizut eman arunt eta ederrik pakia,
abertituko zutut nuiz eta ere beitate puntia.

MAJIZIENA
Ohala beitia han enetako lan handia,
banuazu erepausatzera, gero egiteko lehia.

(Biak eretia bedealde. Satan. Jelki turkak).

ALDURAN
Jaunak, azken batailan bazen gizon bat bortitzik
kolpu murtal eli bat emaiten zutian ixilik,
harek egin zin gutan frakaseua handirik,
fakre bleu ordaria hartu behar dik sari.

ANDINON
Jitia aski dizu ezpeituke peilik,
bizirik jun dadin gure eskietarik,
azken aldian untsa fretatu gitizu,
gure ganik ordaria merisaturik dizu.